XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epaibidezko izakeradun erreskriptooz gain beste edozein kontsultei erantzuna ematen dietenak ere badira.

Honelakoetan enperadorearen eskuhartzea kasu guztiz berezietara mugatuta gelditzen da, eta arau orokor lez erantzuna quaestor sacrii palatiiarengandik dator.

Enperadoreen legegintzazko politikak erreskriptoen araubidezko balioa murriztera jotzen du, batez ere eman izan ziren kasuarengandik ezberdinak zirenetan ez agertzeko ahaleginak eginaz eta galdetzailearen (obreptio) ekintzen aurkezpenaren gezurkeriaren aurkako arau argiak emanaz eta erreskriptoaren behartze-indar balioa, galdetzaileak (preces) aurkeztu izandakoa egiarekin bat etortera baldintzapetuz.

Itxura aldetik ikusiz gero, erantzuna itaunarengandik banandutako agirian eman izaten zen erreskripto arruntetatik itauna egindako agiriaren egaletariko baten oharra eginaz erantzuna ematen zen adnotationes izenez ezagututakoek bereiztu ziren.

3. Bildumaketa pribatuek

Dagoen inperio konstituzio kopuru zenbatezina, euron barreiapen eta epaiketetan izandako etengabeko erabilerek eta jadanik aro klasikoan gai bakoitzaren edukinik garrantzitsuenak, hitzez hitz berridazteari ekin barik, erapidetzen saiatu izandako hainbat legegizon (Papirus Justus II. gizaldiaren erdian, Paulo III. gizaldiaren hasieran eta beharbada beste batzuk ere) euron idazlanak idaztera bultzatu zituen.

a. Gergoriar Bilduma.

Diocletianusren aldian III. gizaldiaren azkenean (agian 291-292. urte inguruan) bere izena baino ez dakigun (Gregorius) eta beharbada kantzilergoko gordetegiratze erreza zeukan inperioko goimailako lanaria zen legegizon batek Adrianusren arotik hasi eta Diocletianusren arora arte izandako konstituzio guztien bilduma egin zuen.

Bildumak izakera pribatua izan zuen eta Codex Gregorianus izenez ezagutzen da.

Bilduman, konstituzioek, gaien arabera ordenatuta zeuden: lana hamalau (14) liburutan zatitzen zen eta liburuotariko bakoitza izenburutan.

Izenburu bakoitzean izenburuaren gaiaz iharduten zuten konstituzioek birridazten ziren.

b. Hermogeniar Bilduma.

Handik eta denbora gutxira (behar bada 295. urtean) Hermogenianus eritzan legegizonak, agian inperioko goi mailako lanaria, izenburutan ataldutako Codex Hermogenianus izenez ezagututako osogarria argitaratu zuen.